XIX. SAKANAKO IBILALDI HANDIA, 2008K0 APIRILAREN 26a, LARUNBATA
Hasiera
Historia

 

 

 

 

SAKANAKO IBILALDI HANDIAREN HISTORIA

1980. urtearen inguruan, Iratxoko bazkide batzuei bururatu zitzaien ibilbide luzeko martxa bat antolatzea. Proposatu zen ibilbidea honako hau da: San Donatoraino joan, gero Uharte-Arakilera jaitsi, ondoren San Migelera igo eta bukatzeko Irurtzunera itzultzea.

Esaten zutenez, Irurtzungo apaiz batek egin zuen ibilaldi hori, hau da, Trinitateko baseliza, San Donatoko baselizarekin eta San Miguel santutegiarekin lotzen zituen ibilaldia.

Lehendabiziko urteetan ibilaldian irurtzundarrek eta Sakanako Mendizaleak taldekoek hartu zuten parte. Ibilaldi bat baino gehiago egin genituen, behin baino gehiagotan, elurra, euria edota kazkabarra ari zuela.

Hurrengo urteetan ibilaldia bi urtetik behin egitea proposatu zuten. Urte batean Ibilaldi Handia egiten zen; eta, hurrengoan, Martxa Txikia izenekoa: Irurtzungo inguruetan egiten zen martxa, 4-5 orduko iraupena zuena (Irurtzun-Itxesia-Txurregiko mendixka-Hiriberri-Madozko mendatea, Etxeberri eta Irurtzun). Ibilaldi hau Iratxo elkartean egiten zen afari indargarri batekin amaitzen zen beti.

2000. urtean, Iratxo elkarteko Mendi Sailak pauso bat gehiago eman eta asmo handiko deialdia egitea proposatu zuen, SAKANAKO IBILALDI HANDIA, hain zuzen. Haren berri Irurtzundik urruti dauden tokietan eta bai eta Sakanako eskualdean ere eman genuen. Horretarako, kartelak eta diptikoak egin genituen eta Euskal Herriko Mendi Klub guztietara bidali genituen.

Bestaldetik, Martxa Handia urtero egitea erabaki zen. Etapa berri honen lehenengo edizioan 100 lagunek hartu zuten parte.

2002. urtean, esperimentu gisa eta aukera bezala, ibilaldian Erga mendia eta harekin batera Trinitateko baseliza sartzea proposatu genuen. Horri esker, ibilaldia handitzea eta Irurtzungo mendi enblematikoa ibilaldian sartzea lortu genuen.

Parte hartzaileen % 60k HIRU BASELIZA (San Donato, San Migel eta Trinitatea) aukera hautatu zuen

 

URTEA

PARTAIDEAK

2002

200

2003

266

2004

360

2005

366

2006

596

2007
520

 

 
San Donato
San Migel

Ergako Trinitatea