SAKANAKO XIX. IBILALDI HANDIA
Eguna. Apirilaren 26a, larunbata.
Ordua. Goizeko 6:00etan.
Lekua. Iratxo Elkartea.
AURTEN XIX. EKITALDIA OSPATUKO DUGU.
EUSKAL HERRIKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOA
Andia Mendizerran kokatua, Ibilaldiko ia bidean bertan. Felix Isasaren proposamenaren arabera ondorengo koordenatuetan dago kokatua: X = 586.936. Y = 4.748.608. Lezitza gailurretik oso gertu ,beraz, eta 1.236 metroko altuerara. Olibesarioko saroia deituriko parajea da, hain zuzen.
Aitzakia edo arrazoi bat gehiago ibilbidean parte hartzeko.
IBILALDIAREN ZENBAIT XEHETASUN
Urtero bezala, partaideek aukera anitza dute eskura.
1. A AUKERA egitea: Ibilaldi osoa burutzea hiru baselizetatik pasatuz.
2. B AUKERA egitea: Sakanako Ibilaldi Handiko lehengo bidea. Hainbat kilometro gutxiago du eta ez da Trinitateko baselizatik pasatzen.
3. AUKERA Bide erdia egitea:
Iratxotik irten eta Uharte Arakilen bukatu edo Uharte Arakilen hasi eta Irurtzunen bukatu.
Partaide guztiei, ohiko Diplomaz gain, oroigarri bat emango zaie. Mendirako materiala ere zozketatuko da partaideen artean.
Ohiko moduan, nahi izanez gero, partaideek Surya Masaje Eskolaren zerbitzuak ere izango dituzte amaieran giharrak arindu eta goxatzeko.
Dutxak eta aldagelak Atakondoa Eskolako gimnasioan izango dira.
Gogoan izan, bukatzeko, SAKANAKO XIX. IBILALDI HANDIA, bere A eta B aukeratan, Euskal Mendi Federazioaren EUSKAL HERRIKO IBILALDI LUZEKO ZIRKUITUAREN barruan dagoela.
Apirilaren 26an zain izango gaituzu Irurtzunen. Ongi etorri!
